Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gure mitologia

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: mitologia

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2022

Diskoetxea: POTX ETA LOTX

Iraupena: 05:48 min

Gako-hitzak: mitologia

Oharrak: Keinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GURE MITOLOGIA

1.

Euskal herrian zenbat
kondaira ta mito?
Ez ditugu guztiak
hemen ikusiko.
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Irudimenak ez bait
liguke utziko.

2.

TARTALO giza puska
ta begibakarra,
jendea izutzea da
nahi duen bakarra.
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Baina halere ez da
hain pertsona txarra.

3.

TRAGANARRU azaltzen
bada itsasora
berdin du itsasbehera
edo itsasgora
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
etxean gelditzea
hobe izango da.

4.

SUGAAR sugetzarra
haitzulotan bego…
Haserre ipintzerik
ez dugu espero.
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Ekaitza egiten baitu
haserretuz gero.

5.

Haize, hodei, ostadar
ta modu askotan
MARI ikusi izan
dute herri hontan.
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Bizi ohi dena osin
ta kobazulotan.

6.

HERENSUGEARI zer
beldur ta ikara!
Etxe-abereak jaten
ditu gose bada.
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Urrun badago hobe
da badaezpada.

5.

JENTILA da dagonik
ta indartsuena!
Mila kiloko harria
jaurti dezakeena.
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Mendi eta basotan
ibili ohi dena.

8.

Ai GALTZAGORRI gorri,
txiki ta inurri!
Egun osoan dabil
korri eta korri.
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Ezetz gelditu hankak
bihurritxo horri!

9.

Artaldearen lagun
ta otsoen etsai,
artzainak BASAJAUNA
ez du urruti nahi.
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Artzainek maite dute
eta guk ere bai.

10.

Ahate hankak dituen
emakume lirain.
Bere ilea orrazten
egongo da orain!
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
LAMIAK erreketan
dauzkagu gure zain.

11.

SORGINEN ibilerak
zeru ta lurretik,
sasien gainetik ta
hodeien azpitik!
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
Ez da umore, dantza
eta kantu faltik.

12.

Nahiz gure kontakizun
hau hemen amaitu
eta misterioak
txunditzen bazaitu
Lararairairai lararairairai
Lararailarailarai!
irudimenarekin
jolasten jarraitu.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia