Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gure mundua

abestiaren irudia

Diskoa: Euri tanta banintz

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa

Azpigaiak: Denboraren antolaketa: urtaroak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2015

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 01:36 min

Gako-hitzak: bizitzaren zikloa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GURE MUNDUA

Hostoak agur

udazkenean zuhaitzari

elurrak ere bai

udaberriko eguzkiari.

Etorri eta joan

jaio eta hil.

Gure mundua

biribil borobil

biraka dabil.

Elurra beltz

eta ikatza zuri.

Odola berde

porrua gorri

egia gezur

gezurra egi...

metro beteko sudurra

hazi zait niri. 

EURI TANTA BANINTZ– PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia