Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gure seiñek

abestiaren irudia

Diskoa: Bizipoza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Familiako kideak eta zuhaitz genealogikoak Osasun fisikoa

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2013

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 03:10 min

Gako-hitzak: seiñe GAIXOTASUNA

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GURE SEIÑEK

Txunditu ditu itsaso urdinak,

maite dituzte amaren ipuinak

eta oinpean sentitzen dituzte kilimak

kafea egiten zaie mingotsa,

eta pozgarria kriskitin-hotsa,

bularrean taupa-taupaka dute bihotza.

 

Nahiz eta sarri joaten diren ospitaleetara,

nahiz eta ahul daudenean

hartu botika eskukada,

haientzat sendagairik onena

gure irribarrea da.

 

Gure txikiak kementsuak dira,

gure niniak etxetik herrira,

gure señeak daude geroari begira.

Eder bezain hauskorrak diren lumak,

maitasun handiz zaintzen ditugunak,

eurak dira gure herriko ume kuttunak.

 

Irakasle, lagun, amona,

auzokide, osaba...

Tantaz-tanta elkartasuna

olatu bilakatua da,

banan-banan gutxi gara baina

elkartuta asko gara!

 

Txunditzen ditu itsaso urdinak,

maite dituzte aitaren ipuinak,

eta oinpean sentitzen dituzte kilimak.

Kafea egiten zaie mingotsa,

eta pozgarria kriskitin-hotsa,

bularrean taupa-taupaka dute bihotza.

 

Gure txikiak kementsuak dira,

gure niniak etxetik herrira,

gure señeak daude geroari begira.

Eder bezain hauskorrak diren lumak,

maitasun handiz zaintzen ditugunak,

eurak dira gure herriko ume kuttunak.

Eurak dira gure herriko ume kuttunaaaaak!

BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia