Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gurpil eroa

abestiaren irudia

Diskoa: Kaleak bizirik

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak Osasun mentala

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2021

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 02:53 min

Gako-hitzak: estres ardura kezka arazo

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GURPIL EROA

Zenbat denbora arduratuta

eta lasai zeinen gutxi

gaurko estresen gurpil eroa

nonbait behar dugu hautsi

kezka eta arazo

alperrekoei paso

bizitzak du erakutsi:

zeozer egin baleike egin

bestela pasatzen utzi.

bestela pasatzen utzi.

Uoo uo uo uoooo
Uoo uouo ou ouoooooo

Geure burua artista bat da

edozer imaginatzen

pasa aurretik pasa litekeen
okerrenean geratzen

buruak zenbat buelta

ardurekin beteta

lasaitu, hasi pentsatzen

gehien kezkatzen gaituzten gauzak

inoiz ez dira pasatzen

inoiz ez dira pasatzen

Uoo uo uo uoooo
Uoo uouo ou ouoooooo

Aurretik pasa zaiguna eta

gero pasa litekeena

gure buruak ariketetan

hori dauka maiteena

baina horren ordaina

da galtzea oraina

egizko bakarra dena

guk momentu hau goza dezagun

ondo dago eta dena.

ondo dago eta dena.

Uoo uo uo uoooo
Uoo uouo ou ouoooooo

Uoo uo uo uoooo
Uoo uouo ou ouoooooo

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia