Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gutuna

abestiaren irudia

Diskoa: Amets

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Idatzizko hizkuntza Harremanak

Azpigaiak: Testu idatziak Lagunak

Abeslaria/Artista/Taldea: Kantu Kolore

Urtea: 2018

Diskoetxea: Kantu kolore

Iraupena: 04:27 min

Gako-hitzak: gutuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GUTUNA

 

Arkatza zorrotza

eskuen artean,

ideiak bueltaka

dantzari buruan.

Oroitzapenak gertu,

ametsak sortu,

hainbat kontu barruan.

 

Esnatzerakoan

zutaz oroitu naiz,

eskutitz polit bat

idaztekoa naiz.

Oporretan jolastu,

kantatu, dantzatu,

hainbat kontu barruan.

 

Sobrean sartu,

zigilua ipini,

helbidea idatzi,

gutuna bidali.

Eskutitza jaso nahi dut.

 

Zelan zaude? Non zaude orain?

Primeran, hemen, lagunen artean.

Uda zoragarria izan da.

Gogoan zaitut, laztana,

laster elkartuko gara,

denbora aurrera doa.

 

Hasieran, goian

jarriko dut data,

jarraian, agurra,

nori zuzendua,

kontatzeko dudana

idatziko dut,

amaierako agurra.

AMETS - KANTU KOLORE

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia