Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Guztiontzat

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 2

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Elkartasuna Nahiak Emozioak eta sentimenduak Segurtasun afektiboa

Abeslaria/Artista/Taldea: Estitxu Pinatxo / Petti

Urtea: 2022

Diskoetxea: BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA

Iraupena: 04:47 min

Gako-hitzak: elkarrekin dantzan ausartu mugarik ez elkarrengan sentitu askatu

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GUZTIONTZAT
 
Ezin bada dantzatu ilargiarekin,
baietz egin elkarrekin.
Hodeiak barre_egin du,
izarrak garrasi:
"Dantzan hasi!
Gertatzen ez dena gerta arazi!
Bai, bai, bai, bai, bai, amestu ta bai!
Bai, bai, bai, bai, bai, ausartu ta bai!
Bai, bai, bai, bai, bai, gertatu da bai!
 
Zutitu, erori eta zutitu berriro;
putzuan salto egin eta gailurra igo.
Zuk niri, nik zuri, eman eskua elkarri:
Bidean, airean, mugarik ez jarri.
 
Zeru bat behar bada egiteko hegan,
baietz eman elkarrengan.
Begiak zerura so itsutzen badira, eman bira:
desira beldurra jaten ari da
Bai, bai, bai, bai, bai, bai, sentitu ta bai!
Bai, bai, bai, bai, bai, askatu ta bai!
Bai, bai, bai, bai, bai, aldatu da bai!
 
Zutitu, erori eta zutitu berriro...
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Sustrai Colina
Ahotsak: Estitxu eta Petti
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Bortzirietako Guztiok Taldea Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia