Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Haizea harrien kontra

abestiaren irudia

Diskoa: Saharari kantari

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Herrien askatasuna eta eskubideak Jatorrizko herriak

Abeslaria/Artista/Taldea: Idoia Asurmendi / Itziar Ituño Martinez / Olatz Salvador Zaldua

Urtea: 2023

Diskoetxea: Elkar Musika

Iraupena: 03:24 min

Gako-hitzak: Sahara harria haizea harea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HAIZEA HARRIEN KONTRA
 
Ez dut inoiz lorerik
jan, baina ahosabaian lurra
izan dut, batzutan.
Ez da hitzik ez duenik
amets handiaren gezurra
mingainaren puntan.
 
Denbora joan zaigu
iraganaren harrizko
bideei begira
Lorratzak horren malgu
harearen dantzakide gaizto
joan egin dira.
 
Hareak harria
harriak harea
 
Haizea harrien kontra
harea ez al da?
Iraganaren dantzaldi
gaiztoena bada,
gu ere hareazkoak
bilakatu gara.
Haizea harrien kontra…
iraultza da.
 
Bada lur bat harea
dakarrena esku ahurretara
bai, bada! Sahara.
Non bizitzaren alde
hartzen diren hiru te kikara
topa ba! Sahara.
 
Haizea harrien kontra…
iraultza da.
 
Musika: Olatz Salvador
Letra: Ohiana Arana
Ahotsak: Olatz Salvador, Idoia Asurmendi eta Itziar Ituño

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia