Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Haizearekin jolasean

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 1

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak... Identitatea Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Gari / Josu Zabala

Urtea: 2021

Diskoetxea: AHOTSAK 008 estudioa

Iraupena: 05:00 min

Gako-hitzak: ahalegina haizea ahotsa hotsa irribarrea ahosabaia

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HAIZEAREKIN JOLASEAN
 
Nik badut nire gorputza ta nire bihotza
ni hezurra naiz, haizea naiz, naiz ahotsa
zer, ahalegina, ezkutuan, nota bakoitza!
Gaur estrainekoz atera dut txistu hotsa.
Berezia izan omen nintzen
ni jaio nintzen garaian
irribarre bikoiztua neukan
zabal-zabala bisaian
hura desagertu zen baina dut
zulo bat ahosabaian
haizea joan-etorrian dabil
nirekin jolastu nahian soinu jaian!
Nik badut nire gorputza ta nire bihotza
ni hezurra naiz, haizea naiz, naiz ahotsa
zer, ahalegina, ezkutuan, nota bakoitza!
Gaur estrainekoz atera dut txistu hotsa.
Medikutara eginak ditut
hamaika mila bisita
ez naizela izutzen martzianoz
mozorrotuta_ikusita
orain bihotza dut bularretik
irten beharrez jauzika
haizea neure alde jarri dut
badaukat neure musika!
Zer polita!
Nik badut nire gorputza ta nire bihotza
ni hezurra naiz, haizea naiz, naiz ahotsa
zer, ahalegina, ezkutuan, nota bakoitza!
Gaur estrainekoz atera dut txistu hotsa.
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Unai Iturriaga Zugaza-Artaza
Ahotsak: Gari eta Josu Zabala
Zeinu hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Aspanif Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia