Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Harridurazko bi begi

abestiaren irudia

Diskoa: Piratak

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Migrazioak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2008

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 01:58 min

Gako-hitzak: bidaiaria MIGRAZIOA

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HARRIDURAZKO BI BEGI

Telebistako berrietan

paperezko ontzitxo bat

noraezean babesgabe

ikusi dut itsasoan.

izaretan bilduta bertan umetxo ttipi bat,

piraten bandera bezain beltza aurpegia;

harridurazko bi begi

dizdizka ari dira.

 

Gora, behera, olatu artean,

bizi berri baten bila,

gosearen mamutik ihesi,

derrigor naiz bidaiari.

Hemen natorkizu, lagundu ahal didazu?

Ez zuk ez nik iraganik ezin aukeratu,

etorkizuna, ordea,

biok egingo dugu.

 

Eraiki dezagun geroa,

itxaropenez betea.

PIRATAK - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia