Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hartz txikia

abestiaren irudia

Diskoa: Maite zaitut

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: lurreko animalia basatiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2005

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:07 min

Gako-hitzak: hartza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HARTZ TXIKIA

Hartz txikia aunamendietan

kobazuloan ametsetan

lolo luze lolo goxo-goxo

udaberriaren zain.

 

Mara-mara elurra basoan

hartza amaren babesean

isil-isilik iluntasunean

lolo ametsetan.

 

Ametsetan blai ilargipean

basoilarrarekin kantuan

salto txilibuelta airean

erleekin dantzan.

 

Harrapaketan inurriekin

eztiz muturra zikin-zikin

enborrei kili-kili egin

atzaparrekin.

 

Ametsetan blai

egizu lolo

ametsetan blai

luze goxo-goxo.

    MAITE ZAITUT - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia