Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hatoz gurekin Mari Domingi

abestiaren irudia

Diskoa: Neguko haur kantak

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak

Abeslaria/Artista/Taldea: Kurkuluxetan elkartea

Urtea: 2016

Diskoetxea: Erroa Argitaletxea

Iraupena: 02:26 min

Gako-hitzak: Mari Domingi negua urte berria urte zaharra Ama-lurra

Oharrak: Kurkuluxetan elkarteko lagunek elizaren egutegia eta ikuspegiari lotutako tradiziozko kantagintza gainditu eta bestelakoa proposatzen duen kantu multzoa bildu dute. Kantuotan, eta mitologia, solstizioa, natura eta neguko giroaren  bidez gure tradizioak helarazi nahi dizkiete haurrei, euren esanetan “zenbait balio transmitituz, batez ere, laguntasuna eta berdintasuna”.

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HATOZ GUREKIN MARI DOMINGI
 
Hotza badator, neguan gaude,
Ama-lurra lotan dago.
Elur malutak ikusten dira,
egunotan sarriago.
 
Kapela luze, jantzi ederra,
eta ezin lirainago.
Mari Domingi zatozenean
jartzen gara gu pozago.
 
Dindirindondo
Dondorondondi,
Hatoz gurekin
Mari Domingi. (bis)
 
Urte berria heltzear dago,
Zaharra badoa hemendik.
Une goxoak izan ditugu
ta txarrak jada ahazturik.
 
Garai berriak ospatutzeko
ez zaigu falta umorerik,
Mari Domingi gurekin dator
alaitasunez beterik.
 
Dindirindondo
Dondorondondi,
Hatoz gurekin
Mari Domingi. (bis)
 
Garai berriak ospatutzeko
ez zaigu falta umorerik,
Mari Domingi gurekin dator
alaitasunez beterik.
 
Dindirindondo
Dondorondondi,
Hatoz gurekin
Mari Domingi. (bis)
 
Musika: Joserra Gutierrez
Letra: Koldo Zelestino

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia