Diskoa: Txanela 5
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Mapak, unibertsoa, Lurra, mundua, kontinenteak…
Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela
Urtea: 2006
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 02:07 min
Gako-hitzak: mundua desberdintasunak
HAU MUNDUA!
Mundi-mundua, mundi-mundua,
lurra eta itsasoa.
Mundi-mundua, mundi-mundua,
Iparra eta Hegoa.
Munduak erdi, erdi-erdian
luze-luze gerrikoa.
Esaten dute ez omen dela
mundua esferikoa.
Esaten dute mundua dela
arrautzaren formakoa.
Guk badakigu leku bat dela
justiziarik gabekoa,
goikoak ase-ase eginda,
eta gosez azpikoa.
Meridiano, Ekuatore
paralelo batzuekin,
Mendebaldea, Ekialdea
mil(i)oika biztanlerekin.
Arrain handiak txikiak janez
bizi gara elkarrekin.
Mundu berri bat egin dezagun
gazteon indarrarekin.
Mundi-mundua, mundi-mundua...
Latitudea, Iparburua
eta hemisferioa,
biraka dabil gure mundua
hori da misterioa,
eta jendea gosez hiltzea
oso gauza serioa.
Jar d(i)ezaiogun arazo honi
behingoz erremedioa.
Hitzak: Joxan Ormazabal Musika: Imanol Urbieta
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.