Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Haur baten beharra

abestiaren irudia

Diskoa: Egizu lo

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Komunikazio-interakzioa

Azpigaiak: Lo-kantak eta magaleko jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Oskorri

Urtea: 2005

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:49 min

Gako-hitzak: loa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HAUR BATEN BEHARRA

Izara azpitan desira zoroz
ferekak doaz jostari
gure leihoan ilunaz izu
erresinula koplari
gorputz zuriez jabetu ezin
itzalak daude behari
itsas nagitik bortu gainera
deus ez zaio zor gauari.

Ene maitea izar eztia
beha ezazu leihora
ikusten duzun haurra nigarrez
jin balekizu altzora
gaur berean har dezakeguna
ez dezagun utz gerora
horregatikan astiri oroz
heldu natzaizu ondora.

Zure begiak dira niretzat
esperantzaren kandela
gauaz izpilu argiz eguzki
fideltasun dariela
herri lasaia da zure loa
mundu bat zure sabela
gaur ukan ezin biharko haurra
zuregan sor dadiela.

Uhaitz eroak itsasoratuz
ematzen diren bezala
ezin bertzean fidantzak noizbait
du galtzen bere ahala
ene tristura ez daitekea
maita ezaren seinala?
suari ura den haur eskasak
gurea hil ez dezala!

Amodioa ezin bizia
zenbat den gauza krudela
beharrik nauzu luzaz aditu
joan bainintzen bestela
bihotzetikan datorrenari
inoiz urduri naizela
elkar maitez gaur bihar bezala
uros bizi gaitezela.

Inor guti da zutaz bestalde
nitaz mintzo dakienik
ene olerki oroetarik
zu zarela eztienik
ai bertso hauen kantari banu
haurtxo eder bat zuganik
zer nahi denik sinets nezazu
nik zaitudala maitenik.

Oskorri

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia