Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hauxe lanak

abestiaren irudia

Diskoa: Amona mantangorri

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola Harremanak

Azpigaiak: Enpatia, laguntasuna eta errespetua Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak Eskola-egoerak

Abeslaria/Artista/Taldea: Amaia Zubiria

Urtea: 2010

Diskoetxea: Serrano

Iraupena: 03:20 min

Gako-hitzak: ezberdintasunak enpatia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HAUXE LANAK

Eskolan ni naiz beti aspertzen zaituena

zure gelan porrot beti egiten duena

beharbada behar zenukete galdetu

zerk eragin eta garen aspertu

zabal dezagun gure ezaugarria

Da Vincik zuen arazoa ez da berria

hauxe lanak hauxe lanak

planak ematen dizkigunak.

 

Etxean ni ez nauzu uste bezain oker

ezta maite ditudan lanetan hain alfer

marrazketan behar ninduzuen ikusi

horrela beharko nuke dena ikasi

ezin ote dugu hizki pilo horien ordez

mate eta historia eman irudi bidez

hauxe lanak hauxe lanak

planak ematen dizkigunak.

 

Organigraman behar derrigorrez sartu

lagundu beharrean niretaz trufatu

eskolako estresa nola den gertatzen

irakurri agudo eta azkarrago kontatzen

geratu naiteke bakarrik irla honetan

ez bait nauzue sartu zuen planetan

hauxe lanak hauxe lanak

planak ematen dizkigunak.

 

Zuen hitzak dira niretzako kaskada

hortik dijoan ura oso azkarra da

nik beharrezkoa baitut jakin zergatik

hainbeste ur datorkidan eta nondik

nola sortu diren tantolak borobiltzen

zergatik belarriak ez diren bustitzen

hauxe lanak hauxe lanak

planak ematen dizkigunak.

 

Nahiko nuke etxekoak pozik ikusi

zuen ikas planetan ezin dut ikasi

memoriak ez direlako berdin eginak

logika guziak ez direlako berdinak

ez nauzue kontutan zuen planetan

ez bait zarete sartzen nire planetan

hauxe lanak hauxe lanak

planak ematen dizkigunak.

AMONA MANTANGORRI - AMAIA ZUBIRIA

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia