Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hegaldia

abestiaren irudia

Diskoa: Aireportuan

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Aisialdia Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Bidaiak Mugak gainditzea Identitatea Autonomia

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2022

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 03:06 min

Gako-hitzak: bizitza hegaldia ausartu oroitzapena

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

 

HEGALDIA

Aurrera joaten ausartu

ezin liteke bestelan;

mundu dena zeharkatuz

txori azkarrenen eran.

Jakin nahi baldin baduzu

askatasunean zer dan

besoak zabal itzazu

eta egin dezagun hegan.

 

Goazen gorago ekaitzak

harrapa aurretik azpian

tximista, trumoi artetik

esperantzaren izpia.

Atzean utzi ondoren

turbulentzia guztia

laino gabeko zeruan

argi dator eguzkia.

 

Etorkizunean dago

beti hurrengo urratsa

gero eta urrunago

beldurra eta zalantza.

Nola hegazkinak uzten

duen zeruan lorratza

bizitako oroitzapen

ederrena gugan datza.

 

Goazen gorago ekaitzak

harrapa aurretik azpian

tximista, trumoi artetik

esperantzaren izpia.

Atzean utzi ondoren

turbulentzia guztia

laino gabeko zeruan

argi dator eguzkia.

 

Zure bidean zu zara

kapitain eta pilotu

bizitza opari bat da

eta bidaiaz gozatu!

Atzean utzi ondoren

turbulentzia guztia

laino gabeko zeruan

argi dator eguzkia.

Potx eta Lotx

Letra: Iosu Igartua

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia