Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hegan

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 3

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Elkartasuna Emozioak eta sentimenduak Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: IƱaki Etxezarraga Maiztegi "EtxE" / Ines Osinaga

Urtea: 2023

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 05:26 min

Gako-hitzak: elkarri ezin dena posible da hegaka

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HEGAN
 
Txepetxak kabian txio
Lumak lituzke desio
Haziko balitzaizkio…
Begira
Hontza dator kabira
Lumak oparitu dizkio
 
Tximeleta alegera
Atera da jolasera
Miruaren bizkarrera
igo da
Eta badoaz gora
Iparrerantz hegan batera
 
Elkarri putz eginik
ta elkarri tirata
ezin dena
posible da ta
ez zaigu ez indarrik
ez gogorik falta.
Orain airean goaz
hegaka!
 
Bi hegoetan dardaraz
Han dago buztanikara
Ai… behera erortzen bada?
“Aurrera!”
Esan dio hegaberak
“Batzutan jaustea ona da!”
 
Elkarri putz eginik
ta elkarri tirata
ezin dena
posible da ta
ez zaigu ez indarrik
ez gogorik falta.
Orain airean goaz
Hegaka!
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Miren Artetxe Sarasola
Ahotsak: Ines Osinaga, Iñaki Etxezarraga Maiztegi "EtxE"
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Juneren Hegoak Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia