Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hik lan eta nik jai

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 2

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Aisialdia Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Ohiturak eta jaiak Bizikidetza

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2003

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 02:07 min

Gako-hitzak: jaia lana

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HIK LAN ETA NIK JAI
 
Bazekiat lanean
Jolasten ere bai
Ez dakidan gauzarik
Ez diat egin nahi
Hi ere izango haiz
Zerbaiterako gai
Egingo al diagu
Hik lan eta nik jai.

Buruan haizea ta
Irria hortzean
Odola dantzatzen zait
Soinua jotzean
Ez bilatu negarrik
Nire bihotzean
Nahikoa egin nian
Mundura sortzean.
 
Ai, ai, hik lan eta nik jai (bis)

Maitatzea jolasa
Izan baliteke
Txikitatik izan dut
Jolastea maite
Hain ona ta erreza
Pena litzateke
Mundutik joatea
Nahiko egiteke.
 
Ai, ai, hik lan eta nik jai (bis)

Ongi dibertitzeko
Mutil eta neska
Aski dira bi esku
Eta hiru pezta
Astegunez jai eta
Jaiegunez festa
Jolasa bezalako
Zorionik ezta.
 
Txanela
Hitzak: Xabier Amuriza
Tapia eta Leturia

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia