Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara: Eskolen eta ikastolen jaiak
Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk
Urtea: 2026
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:55 min
Gako-hitzak: Ibilaldia 2026
HIRI KIRIBILI BIL
Hiri kiribili bil
Badator berriz Bilbora Ibilaldia
Oraingoan gurera, komunitatera
Zaharretik berrira, Zuhatzutik Euskal Herrira
Iragana, oraina eta geroa
Hazi, hezi ta bizi, lagunen artean
Nortasuna eraikiz, familia gara
Denok izan dezagun arnasgunea
Hau da gure mantra, hau da gure leloa
Hiri kiribili bil
Bidaia, bidea, bihotza ikastolan
Ta gure harri bitxia beti ahoan
Euskara erdian bihurtu dezagun egia
Hau da gure mantra, hau da gure leloa
Hiri kiribili bil
Kirik Bilbo bildu du Ibilaldian
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.