Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hitzetan

abestiaren irudia

Diskoa: Ilun eta abar

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Genero-indarkeria Genero-berdintasuna

Abeslaria/Artista/Taldea: Idoia Asurmendi

Urtea: 2021

Diskoetxea: Egilea editore

Iraupena: 03:56 min

Gako-hitzak: Maurizia Angela Davis Maialen Lujanbio beldurrak gizartearen arazoa ardura

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HITZETAN

Goizetan, ispilu parean
harro irri egitean;
eme oldarkorretan, negarrari beldurrik ez dioten gizonetan.

Karminezko ezpainetan
txiste txarrenek erantzun dituzten aurpegietan, serioenetan erantzukizuna ere diren erantzunetan.

Angela Davisen hitzetan,
Maialen Lujanbioren azken puntuetan; Maurizia zenaren irrintzietan
ahots korden kontzientzietan.

Berriz esan ez dezaten
ez dagoela denon eskuetan; gizartearen arazoa den, ardura komun den honetan.

Zilegi diren beldurretan,
gure amonaren ezkutuko aienetan; Maurizia zenaren irrintzietan
eta haren ondorengoetan.

Angela Davisen hitzetan,
Maialen Lujanbioren azken puntuetan.

Zilegi diren beldurretan,
gure amonaren ezkutuko aienetan; Maurizia zenaren irrintzietan
eta haren ondorengoetan.

Maurizia zenaren irrintzietan gure ahoz botatakoetan, botatakoetan.

Hitzak: Xabi Igoa

Musika: Idoia Asurmendi 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia