Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hodei potoloa

abestiaren irudia

Diskoa: Azalerako ipuinak

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura Ahozko hitzezko komunikazioa Asmoa komunikatiboa

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoak… Hitz jolasak Emozioa komunikazio-harremanetan

Abeslaria/Artista/Taldea: Saroa Bikandi, María Uriarte eta Peru Magdalena

Urtea: 2019

Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak

Iraupena: 03:30 min

Gako-hitzak: haur txikiekin egitekoak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HODEI POTOLOA

Zeruan bizi den hodei biribila,

gauero dator lurrera jende bila.

Nor ote, zer ote, hodei potoloa?

Tipitaki-tapataki . . . Loa-loa!

 

Behinola neskato bat eraman zuen hegan.

Zer egin zuen neskatoak ametsetan?

Biolin bat zela kilkerrei kantatzen.

 

Behinola mutiko bat eraman zuen hegan.

Zer egin zuen mutikoak ametsetan?

Kometa bat zela izarrak laztantzen,

biolin bat zela kilkerrei kantatzen.

 

Behinola andre bat eraman zuen hegan.

Zer egin zuen andreak ametsetan?

Arbola bat zela itsasoan dantzatzen,

kometa bat zela izarrak laztantzen,

biolin bat zela kilkerrei kantatzen.

 

Behinola gizon bat eraman zuen hegan.

Zer egin zuen gizonak ametsetan?

Pintura bat zela bihotzak marrazten,

arbola bat zela itsasoan dantzatzen,

kometa bat zela izarrak laztantzen,

biolin bat zela kilkerrei kantatzen.

 

Behinola atso bat eraman zuen hegan.

Zer egin zuen atsoak ametsetan?

Ostadar bat zela gozokiak askatzen,

pintura bat zela bihotzak marrazten,

arbola bat zela itsasoan dantzatzen,

kometa bat zela izarrak laztantzen,

biolin bat zela kilkerrei kantatzen.

 

Behinola agure bat eraman zuen hegan.

Zer egin zuen agureak ametsetan?

Txalupa bat zela mendira igotzen,

ostadar bat zela gozokiak askatzen,

pintura bat zela bihotzak marrazten,

arbola bat zela itsasoan dantzatzen,

kometa bat zela izarrak laztantzen,

biolin bat zela kilkerrei kantatzen.

 

Zeruan bizi den hodei biribila,

gauero dator lurrera jende bila.

Nor ote, zer ote, hodei potoloa?

Tipitaki-tapataki… Loa-loa.

NIRE LOAK GABA BI

Nire loak

gabari

nire egunak

gaba bi

argitik argira

iluna salto

egunak

bi zubi lo matxinsalto

nire loak

gabari

nire egunak

gaba bi

ispilu aurrean zu

bi zu bi

su biren artean

gaba da zubi

AZALERAKO IPUINAK

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia