Diskoa: Piratak
Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Oreka eta afektibitatea Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Nahiak Eguraldia: hodeiak, euria, haizea, elurra, izotza, txingorra, ekaitza, ostadarra, ihintza, tenperatura...
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2008
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 02:34 min
Gako-hitzak: hodeia hodeien formak gogoa
HODEIA
Oskarbiaren huts urdinean
Hodei bakarti badoa
Airean zehar itxuraldatuz
zeinen hodei arraroa…
Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!
Orain dirudi itsasontzi bat,
orain ardi bat zoroa,
orain balea, zakur burua,
zeinen hodei arraroa…
Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!
Izar jauzia, gaztelu handi,
arranoaren hegoa…
Orain umetxo bat igerian,
zeinen hodei arraroa…
Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!
PIRATAK - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.