Diskoa: Familia milakolore
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Ikerketa ingurunean Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Eguraldia: hodeiak, euria, haizea, elurra, izotza, txingorra, ekaitza, ostadarra, ihintza, tenperatura... Nahiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2018
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 02:37 min
Gako-hitzak: gogoa hodeia hodeien formak
HODEIA
Oskarbiaren huts urdinean
Hodei bakarti badoa
Airean zehar itxuraldatuz
zeinen hodei arraroa…
Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!
Orain dirudi itsasontzi bat,
orain ardi bat zoroa,
orain balea, zakur burua,
zeinen hodei arraroa…
Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!
Izar jauzia, gaztelu handi,
arranoaren hegoa…
Orain umetxo bat igerian,
zeinen hodei arraroa…
Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!
FAMILIA MILAKOLORE - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.