Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hondartzara

abestiaren irudia

Diskoa: Piratak

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Aisialdia Norberaren zaintza Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Oporrak Higienea Egoera arriskutsuak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2008

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:06 min

Gako-hitzak: dutxa hondartza hondartza bainua

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HONDARTZARA

Lara, lara, lara, lara, banoa hondartzara,

eguzkia hartuz beltzarandu eta bainatzera.

izozki handi bat jango dut bost-sei bolarekin,

Txatxipiruli, aizue, zatozte nirekin!

 

Lara, lara, lara, lara, arropak erantzi,

Galtzontzilo (e)ta kulero, aio! lotsak ahantzi!

Luze-luze, txukun-txukun, toaila zabaldu,

eta krema-poteari tapoitxoa kendu.

 

Bi besoetatik hasi, besape (e)ta guzti;

kokotea, belarriak, musua igurtzi,

sabela, zilborra, lara, ez ahaztu titiak,

dantzan jarri hankak eta astindu ipurdia.

 

Lara, lara, lara, lara, banoa itsasora

mangitoekin korri, sprint, buruz botatzera;

tripada galantarekin, ai, ai, ze hazkura!

Hotzez dardarka nago ni, jelatuta ura.

 

Lara, lara, lara, lara, igeri aurrera,

arnasa hartu (e)ta urpean igelen antzera.

Tripaz gora atzeraka, talka Porrotxekin.

Kozkorra goxatuko dut dutxa gezarekin.

 

Bi besoetatik hasi, besape (e)ta guzti;

kokotea, belarriak, musua igurtzi,

sabela, zilborra, lara, ez ahaztu titiak,

dantzan jarri hankak eta astindu ipurdia.

 

Lara, lara, lara, lara, banoa hondartzara,

Txatxipiruli, aizue, zatozte nirekin!

Txatxipiruli, aizue, zatozte nirekin!

PIRATAK - PIRRITX, PORROTZ ETA MARIMOTOTZ

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia