Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hor gaude (Herri Urrats 2024)

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak

Azpigaiak: Euskara: Eskolen eta ikastolen jaiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Neomak

Urtea: 2024

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 04:13 min

Gako-hitzak: Urratsak Lurra ortzadarra Herri Urrats

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HOR GAUDE
 
Putzu batean islatutako
lainoak bezala
lokatz artean, (e)ta, halere, hegan.
Hor gaude.
 
Argia ikusten duzun bezala
zure betazalak
ireki gabe.
 
Hitzen uholde etengabe bat, bere urak hazi (e)ta hazi.
Haize ufada, ezin duzuna besoekin geldiarazi.
Nork mugatzen du lurra?
Nork ukatzen du lurra?
Geu baldin bagara
geure lurra.
 
Zubiak sortzen
jaikitzen (e)ta erortzen
ikasi dugu
urratsak elkarlotzen.
 
Ortzadarra darizu
esku-ahurretik
Zerbait esan nahi dizu
desagertu aurretik.
 
Paper batean marraztutako
txoriak bezala,
gela barnean, (e)ta, halere, hegan.
Hor gaude.
 
Jaioberrien lehen irria
oraindik mundua
ikusi gabe.
 
Hitzen uholde etengabe bat, bere urak hazi (e)ta hazi.
Haize ufada, ezin duzuna besoekin geldiarazi.
 
Nork mugatzen du lurra?
Nork ukatzen du lurra?
Geu baldin bagara
geure lurra.
 
Zubiak sortzen
jaikitzen (e)ta erortzen
ikasi dugu
urratsak elkarlotzen.
 
Ortzadarra darizu
esku-ahurretik
Zerbait esan nahi dizu
desagertu aurretik.
 
Musika: Neomak
Hitzak: Nerea Ibarzabal Salegi

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia