Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Hortxe goiko goiko

abestiaren irudia

Diskoa: Kantakerixak (OƱatiko kontu zaharrak eta kantu barrixak)

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: aireko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Txinparta bertso eskola

Urtea: 2022

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 02:31 min

Gako-hitzak: kukua

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

HORTXE GOIKO GOIKO

Hortxe goiko goiko

pagoartetxo baten

kukuak umiak

atera ittu aurten.

Kukuak atera ta

txantxangorriak

hazten ditu kukuaren

ume txikiak.

 

Hortxe goiko goiko

zelai mendietan.

kuku eta kuku

beti berriketan.

Txantxangorritxuak,

zintzo kabian,

kukuaren umetxuak

hazi nahian.

 

Txantxangorritxuak

dio kukuari,

inude soldata

pagatzeko hari.

Kukuak erantzun.

hasarraturik,

hark ez diola emango

hari soldatarik.

 

Han eraman dute

zozo lumabeltza,

erabakitzeko

haien bai ta eza.

Zozuak erantzun

du berihala,

papera ta testigua

bihar diala.

 

Txantxangorritxuak

ez du paperikan.

ez dirurik eta ez

testigurikan.

Kuku pikaruak

orduan dino,

hemen hitzak ez duela

ezer balio.

 

Hamaika holako

mundu txar honetan

suertatutzen da,

baigaurko egunetan.

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia