Diskoa: Zazpikoloroa
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Ahozko hitzezko komunikazioa Asmoa komunikatiboa Harremanak
Azpigaiak: Ahozko hizkuntza eguneroko egoeretan Emozioa komunikazio-harremanetan Eskola-egoerak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2011
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 02:57 min
Gako-hitzak: ikasgaiak ahozko hizkuntza hitz egin ikastola
Oharrak: Karaokea
IKASTOLA DA
Egunsentian, kuku, lehen argi printzak,
zentzumen esnatuen askanahi bortitzak,
esnezko hortzak eta ezinezko hitzak,
mintzatuz ikasten du, entzuten bizitzak.
Gure ikastola da hortzen erne mina,
hizketan ikasteko hotsa hitz eginaz.
eguerdirako, hara, hasten naiz idazten,
eta korapiloak askatzen ikasten,
hatz bihurtzen den hitza ez delako ahazten,
pentsamendu txiki bat hasten da marrazten.
Gure ikastola da arbela urdina,
idazten ikasteko igeltsuz egina.
Arratsalde partean, hona zenbakiak!
txokolate tableten puska ebakiak.
Estaltzen badizkigu bi begi zapiak,
ea nola marrazten ditugun zazpiak...
Gure ikastola da tren bide burdina,
kontatzen ikasteko oholez ohol egina.
Ilunabarrez, berriz, hitzaren jolasa,
harreman bide sakon delako solasa.
"Gorde" ez da "ikasi" hitzaren arnasa,
"ikasi" da nik hartu eta zuri pasa.
Gure ikastola da besteen berdina
ikasten ikasteko haurrentzat egina.
Gure ikastola da hortzen erne mina,
hizketan ikasteko hotsa hitz eginaz.
Gure ikastola da arbela urdina,
idazten ikasteko igeltsuz egina.
Gure ikastola da tren bide burdina,
kontatzen ikasteko oholez ohol egina.
Gure ikastola da besteen berdina
ikasten ikasteko haurrentzat egina.
Gure ikastola da gure herrinina
bizitzen ikasteko euskaraz egina.
ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.