Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ikus dezadan

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 3

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak... Identitatea Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua

Abeslaria/Artista/Taldea: IƱigo Etxezarreta (ETS) / Kai Nakai

Urtea: 2023

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:16 min

Gako-hitzak: zakildun neska ililunea aske pentsaezina pentsagarria ume transak

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IKUS DEZADAN
 
Festaz festa,
muxuak irribarrezka,
zu ile-kixkur galaia
eta ni zakildun neska...
Ze ni, ze zu?
Gorputzera zenbat mezu!
Zalantzak balantza dira
ta konplexuak konplexu.
Pentsaezina naizela
nola pentsa dezakezu?
Errezago maiteko det
zuk maite badezu!
Zatoz, zatoz, ile-kixkur; zatoz, beltzaran,
isilune hauek uler ditzadan,
etorkizuna ez da iragan,
ezpainak lehor, hankak dardaran...
Azkenik ez duen azken boladan,
gauak oparitu digun baladan,
bil nazazu zure begiradan,
ikusten nauzula ikus dezadan.
Astez aste,
gauak heltzen dira gazte,
baina libre izateko
nor da nor eta nor aske?
Ze lur, ze su?
Jakin-mina katalexu,
neska guztiei horrela
begiratzen al diezu?
 
Pentsaezina naizela
nola esan dezakezu?
Pentsagarri izango naiz
pentsatzen badezu!
 
Zatoz, zatoz, ile-kixkur; zatoz, beltzaran,
isilune hauek uler ditzadan,
etorkizuna ez da iragan,
ezpainak lehor, hankak dardaran...
Azkenik ez duen azken boladan,
gauak oparitu digun baladan,
bil nazazu zure begiradan,
ikusten nauzula ikus dezadan.
 
Zatoz, zatoz, ile-kixkur; zatoz, beltzaran,
isilune hauek uler ditzadan,
etorkizuna ez da iragan,
ezpainak lehor, hankak dardaran...
Azkenik ez duen azken boladan,
gauak oparitu digun baladan,
bil nazazu zure begiradan,
ikusten nauzula ikus dezadan.
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Ekaitz Goikoetxea Arruabarrena
Ahotsak: Kai Nakai, Iñigo Etxezarreta (ETS)
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Naizen Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia