Diskoa: Haur Jolasen Abestiak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Ahozko hitzezko komunikazioa
Azpigaiak: Hitz jolasak Hiztegia Kontzientzia fonologikoa
Abeslaria/Artista/Taldea: Hik hasi
Urtea: 1997
Diskoetxea: Xangorin
Iraupena: 00:45 min
Gako-hitzak: ikusi-makusi
IKUSI-MAKUSIKA
Ikusi makusi.
Zer ikusi?
Ikusten, ikusten, ikusten... "txo".
Haurra: Txorizoa!
Leire: Ez.
Haurra: Txoria!
Leire: Bai. Has zaitez!
Porrotx: Orain bertsolarien erara. Hitz-bukaera emanda, ea nork asmatzen duen!
Ikusi makusi.
Zer ikusi?
Ikusten, ikusten, ikusten... "rra".
Pirritx: Sagarra!
Porrotx: Ez!
Haurra: Atxurra!
Porrotx: Ezta pentsatu ere!
Haurra: Kitarra!
Porrotx: Hara! Oso ederki!
Haurra: Ea asmatzen duzuen zein den animalia hau.
Buruan bi antena dauzka...
Porrotx: Saturnino!
Haurra: Ez! Sorbaldan motxila bat du eta...
Pirritx: Badakit. Aitona, zakua sagarrez beteta duela.
Haurra: Ez. Eta arrastaka ibiltzen da.
Porrotx: Arrastaka? Takolo mendira joaten denean...
Haurra: Ezetz, ba! Ez duzue asmatzen. Barraskiloaren jokua da.
Hik Hasi
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.