Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ikusi nuenian

abestiaren irudia

Diskoa: Asko maite zaitut, nik

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Literatura Harremanak Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦ Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak... Gorputzaren irudia eta kontrola Gorputz-atalak

Abeslaria/Artista/Taldea: Alaitz eta Maider

Urtea: 2009

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:13 min

Gako-hitzak: aurpegia kokotza ahoa sudurra begia belarria kopeta

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IKUSI NUENIAN

1. Ikusi nuenian

nik zure kokotza,

iruditu zitzaidan, monona,

gaztainân morkotsa.

2. Ikusi nuenian

nik zure ahoa,

iruditu zitzaidan, monona,

karobi zuloa.

Errepika:

"Sí, morenita, sí,

si es para divertir;

tu llevarás la manta, morena,

yo llevaré el candil."

3. Ikusi nuenian

nik zure sudurra,

iruditu zitzaidan, monona,

odolki muturra.

4. Ikusi nuenian

nik zure begia,

iruditu zitzaidan, monona,

anpolai gorria.

Errepika:

"Sí, morenita, sí,..."

5. Ikusi nuenian

zure belarria,

iruditu zitzaidan, monona,

azaren orria.

6. Ikusi nuenian

nik zure kopeta,

iruditu zitzaidan, monona,

frontoiân pareta.

Errepika:

"Sí, morenita, sí,..."

Alaitz eta Maider

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia