Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ilargia

abestiaren irudia

Diskoa: Lodikroko

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Literatura Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦ Mapak, unibertsoa, Lurra, mundua, kontinenteakā€¦

Abeslaria/Artista/Taldea: Amaia Hennebutte, Jesus Aured eta Joxelu Berasategi

Urtea: 2007

Diskoetxea: Ikas

Iraupena: 03:01 min

Gako-hitzak: ilargia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ILARGIA
 
Nik ilargi xurian, 
nik ilargi betean, 
ene etxea ukan 
nahi nuke gauean!
 
Ilargi, niri erran,
non habil egunean? 
Nago alde bat lotan, 
kukutua zeruan, 
ene ohe goxoan.
 
Baina nongo sehaskan? 
Bi hodeiren artean!
 
Zendako, otoi erran,
ez haiz sekula santan, 
ilargia, ber gisan? 
Erdia zenbaitetan, 
laurdena besteetan,
edo bete betean? 
Ari bainaiz jostetan!
 
Ilargia, gainean, 
zeru erdi-erdian, 
goibela argitzean, 
erregina gauean, 
distirant zohardian, 
beti hi ikustean,
irriak bihotzean !
 
Amaia Hennebutte
Jesus Aured
Joxelu Berasategi

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia