Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ilusio izpi bat

abestiaren irudia

Diskoa: Baloreak

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Laguntza eta elkarlana Emozioak eta sentimenduak Segurtasun afektiboa

Abeslaria/Artista/Taldea: Baloreak

Urtea: 2018

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:21 min

Gako-hitzak: negar triste mina lagunak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ILUSIO IZPI BAT

Mina gorde zenuenez

triste zeundenean

laino beltz bat hazi zaizu

barrenean.

 

Lainoa da zure babes

ta zure kaiola

askatu egin nahi duzu

baina... nola?

 

tzatzatzatza...

 

Noizbait

euriak lurra bustitzen badu

Noiznahi

ostadarra barruan daukagu

Orain

ilusio izpi bat gara gu!

 

Tzatzatzatza...

 

Aska zaitez tantaz tanta,

ekaitz edo bare

zu prest zauden momentuan

gu prest gaude.

 

Egin negar eta egin

euripean dantza

lagunekin badaukazu

konfiantza!

 

Noizbait

euriak lurra bustitzen badu

Noiznahi

ostadarra barruan daukagu

Orain

ilusio izpi bat gara gu!

 

Tzatzatzatza...

Baloreak

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia