Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Iluzio izpi bat

abestiaren irudia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak Segurtasun afektiboa

Abeslaria/Artista/Taldea: Baloreak

Urtea: 2022

Diskoetxea: iMusician

Iraupena: 03:17 min

Gako-hitzak: baloreak laguntasuna

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ILUZIO IZPI BAT

 

Mina gorde zenuenez

triste zeundenean

laino beltz bat hazi zaizu

barrenean

 

Lainoa da zure babes

ta zure kaiola

askatu egin nahi duzu

baina.. nola?

 

tzatzatzatza...

 

Noizbait

euriak lurra bustitzen badu

Noiznahi

ostadarra barruan daukagu

Orain

ilusio izpi bat gara gu!

 

Tzatzatzatza...

 

Aska zaitez tantaz tanta,

ekaitz edo bare

zu prest zauden momentuan

gu prest gaude

 

Egin negar eta egin

euripean dantza

lagunekin badaukazu

konfiantza!

 

Noizbait

euriak lurra bustitzen badu

Noiznahi

ostadarra barruan daukagu

Orain

ilusio izpi bat gara gu!

 

Tzatzatzatza...

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia