Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Inauteriak

abestiaren irudia

Diskoa: Aitona-amonekin kantari

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Inauteriak

Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta

Urtea: 2010

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 02:13 min

Gako-hitzak: inauteriak Aia Zarautz Zumaia onomatopeiak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

INAUTERIAK
 
Tipi-tap kalera irten gara
eta joan gara plazara.
Inauteri festak dira Aian,
Zarautzen eta Zumaian.
 
Mozorroz jantzirik datoz gizonak,
inude bitxiaz neskatxak,
txistua eta danbolinaren hotsaz
bizkortzen da denon bihotza.
Pin-pan-pun suziriak lainotan,
turutak tu-tu kaleetan. l
Libreki dantzan hasiko dira
musikarekin batera.
 
Dan dilindan, din-dan, gerri aldean,
pausoz pauso ibilbidean.
Joaldunen zintzarriak kaleetan
ze festa giroa han bertan.
 
Tipi-tap kalera irten gara
eta joan gara plazara.
Inauteri festak dira Aian,
Zarautzen eta Zumaian.
 
Imanol Urbieta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia