Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Infinitu

abestiaren irudia

Diskoa: Amaren intxaurrak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2020

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:05 min

Gako-hitzak: infinitu

Oharrak: Koreografia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

INFINITU

Zenbat ur tanta daude

itsas zabalean?

Zenbat izar

zeru urdinean?

Zenbat letra

Liburuetan?

Zenbat minutu

ote ditu

mundu zahar honek?

Infinitu.

Zenbat malko isuri dira

sufrimentuaren ontzitik?

Zenbat musu banatu dira

maitasunaren kutxatik?

Infinitu.

Baina infinitu

zenbat da, aizu?

Malkoak ur tanta

bihurtzen direnean

minutuak letra

eta izarrak musu

infinitu zenbat den

orduan jakingo duzu. 

 AMAREN INTXAURRAK – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia