Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ipiñaburu leku altuan (Bizkaia)

abestiaren irudia

Diskoa: Pinpirin eta Florian

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Anje Duhalde

Urtea: 2000

Diskoetxea: Elkarlanean

Iraupena: 02:35 min

Gako-hitzak: ikazkina

Oharrak: Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=12 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1604

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IPIÑABURU LEKU ALTUAN

Ipiñaburu leku altuan
Undurragaren buruan,
ikazkinagaz ezkontzen danak
ez dau zentzunik buruan.

Atzo goxean prebentau eta
gaur naroazu basora,
leku txarrean egineko egurrak
aterarazoten bidera.

Harezpe baten ezarri eta
negarra far-far altzora,
abadearen lapikotxoa
etorri jatan gogora.

Abadearen lapikotxoa
txikerra baino gozoa,
ikazkinaren lapikotxoa
haundia baina harroa.

Anje Duhalde

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia