Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ipinaburun

abestiaren irudia

Diskoa: Neure txiki polita (Gorbeialdeko kantuak oroituz)

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Gontzal Mendibil

Urtea: 2011

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:34 min

Gako-hitzak: kontakizuna

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IPIÑA BURUN

Ipiñaburun

egin dan batzarra

urrian izango da

Bizkaian bakarra,

eta esan ei dabe

hara eta Undurrara

sartuko direzala

zazpi barkukada.

 

Ipiñaburun diño

gizonik zaharrenak

aldatza igon ezkero

barkurik txarrenak,

zelan ez dau igoten

Ubidera trenak

urik ez dau topetan

bai gura dabenak.


 

Sartu ez dagitezen

Undurran txarriak

errekan hasi dira

ipinten harriak

handi gogorrak eta

ikaragarriak

Oketako basotik

Fraiskuk ekarriak.

 

Ipiñaburun dagoz

bildurrez ikaraz

heldu ez dagitezen

txarriak bertara

bada entzun ei dabe

hara ta Undurrara

laster joango dirala

zazpi barkukada.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia