Diskoa: Txapasen kaxa magikoa
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Harremanak
Azpigaiak: Eskola-errutinak Eskola-egoerak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2023
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 02:53 min
Gako-hitzak: Txapas
IRITSI DA TXAPAS
Eguzki-printzen ostadar
gelako kristala,
etxerako prest dugu jada
eskuetan mantala.
Gaur, ostirala,
ostirala, ostirala...
bere zain-zain geunden eta
iritsi da... Txapas!
Atearen ertzean lehenengo,
eskuko soinu bat ageri da,
bizar zuri bat dator eta gero,
lau begi irribarretsu begira.
Kantuz, irriz,
mundua ikusiz berriz,
sudur gorriz!
"Ba lehengoan ikusi nuen nik,
gitarra joaz herriko plazan..."
"Baina ez dakizu aritzen denik,
gure amonaren abesbatzan".
Kantuz, irriz,
mundua ikusiz berriz,
sudur gorriz!
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.