Diskoa: Zazpikoloroa
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2011
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 02:26 min
IRRI EGINEZ
Gure amatxo dago serio-serio
zorriak kosk egin ote dio?
Aita egun guztian barre egin gabe
"aita horrela zatarra zaude!"
Ama bota ezazu bankuko libreta
aitatxo itzali telebista.
Eskutik heldu eta goazen irri eginez
kalean jolastera.
Irri eginez dena hobeto
irri gehiagoz: askoz hobeto!
euskal irria sortu behar dugu
maitasun argitan denok jolasteko.
Aurrera ta rantxera dantzatu gaitezen
ezin da beti egon pentsatzen
gertatzen den guztia
beti da hobeto
bizitza daukagu ospatzeko.
Eguzkia, ametsak, itsaso ederrak,
amamaren ortuko piperrak:
arrazoiren bat beti dago irri egiteko,
Mutrikun zein Mexikon!
Irri eginez dena hobeto
irri gehiago: askoz hobeto!
euskal irria sortu behar dugu
maitasun argitan denok jolasteko.
Irri argitan denok jolasteko!!!
ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.