Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Iruñea 824

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Pertsonaia historikoak Herrien askatasuna eta eskubideak Euskal Herriko historia

Abeslaria/Artista/Taldea: Lur Barnea

Urtea: 2024

Diskoetxea: Lur Barnea

Iraupena: 03:32 min

Gako-hitzak: Iruñea erromatarrak godoak omeiarrak frankoak baskoiak Karlomagno Eneko Aritza Iruñeko Erresuma

Oharrak: Orreagako bigarren guduari eta Iruñeko Erresumaren sorrerari buruzko abestia, 824an. Hementxe duzue Lur Barnea musika taldearen webgune interesgarriaren esteka: https://lurbarnea.com/eu/

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IRUÑEA 824
 
Lau mende, erromatar inperioa erori zenetik.
Lau mende, inperio berrien aurka, etengabeko defentsan;
 
Godoak, lehenik.
Omeiarrak gero, hegotik.
Frankoak azkenik, iparretik.
Eutsi ta eutsiz, borrokan adoretsu.
Errozabalen genuen Karlomagno mendean hartu.
 
Hala ere, frankoen erasopean gaude.
Ezin egonez eta amorrazioz,
824an Iruñea zen matxinatu.

Ludobiko Pio errege frankoak
Eblo eta Aznar hara bidali zituen.
 
Badatoz Eblo eta Aznar Iruñeara.
Arpilatze ostean bueltan doaz,
baina berriz Errozabalen baskoiak  zain gara.
Eneko Aritza buru dela, geurea da garaipena!
 
Burujabetasuna berreskuraturik,
Iruñeko Erresuma sortzen da.
Zortzi mendez euskaldunon babesleku,
indar arrotzek berriro, zatika eta konkistaz,
menpean hartu gaituzten arte.
 
Iruñeko erresuma izan zen hazia.
Berrìztu dezagun behingoz gure haritz zaharra!
 
Lur Barnea
 
Musika: Aingeru Gorrotxategi
Hitzak: Iñaki Idigoras
Testu zuzenketak: Beñi Agirre
Irudiak: Martintxo Altzueta
Gitarra, ahotsa eta programazioak: Aingeru Gorrotxategi
Alboka: Eneko Benito
Xirula: Iñigo Obeso
Off ahotsa: Juan de la Vega

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia