Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Isil-isilik

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 5

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Literatura Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoak… Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 03:27 min

Gako-hitzak: isilik arrantzaleak zezenak

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ISIL-ISILIK

Ixil ixilik dago, kaia barrenian

untzi xuri polit bat uraren gainean.

Goizeko ordu bietan esnatutzen gara

arrantzaleok beti joateko urrutira.

Pasatzen naizenian zure leihopetik

negarra irteten zait begi bietatik.

Zergatik, Zergatik, Zergatik, Zergatik...

Zergatik, negar egin?

Zeruan izarrak dagoz itsaso aldetik.

Zergatik, Zergatik, Zergatik, Zergatik...

Zergatik, negar egin?

Zeruan izarrak dagoz itsaso aldetik.

 

Bat, bat, bat, bart parrandan ibili

bart parrandan ibili.

Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili

ez naiz ondo ibili.

Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru

kolkoa bete diru.

Lau, lau, lau, sardina bakalau.

 

Anteron txamarrotia,

Sinkerren bibotia

Haretxek ei dauka,

preso tximinoia. (hiru aldiz)

 

Hau duk, hau duk

hau duk umorea

Kontsolatzeko Kontsolatzeko

Euskaldun jendea

 

KALEAN GORA KALEAN BEHERA

KALEAN GORA ZEZENA AI AI AI AI

KALEAN GORA KALEAN BEHERA

KALEAN GORA ZEZENA!!!

KALEAN GORA KALEAN BEHERA

KALEAN GORA KALEAN BEHERA...

KALEAN GORA KALEAN BEHERA...

KALEAN GORA ZEZENA (ber)

Takolo, Pirritx eta Porrotx

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia