Diskoa: Tipi-tapa Korrika
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Ikerketa ingurunean Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Izaki bizidunak: baserriko animaliak Segurtasun afektiboa
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2016
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 02:19 min
Gako-hitzak: segurtasuna beldurrak
ITAKARA
HARA, DORDOKATXO BAT HELDU DA DARDARAKA,
ETA HOR HASI NAIZ BERE BUELTAN JIRAKA,
KRIKI-KRAKA, MASKORRA KRIKI-KRAKA
KRIKI-KRAKA, SABELA KRIKI KRAKA
NORBAIT ARI BAILITZAION BARRURA SARTZEKO TIRAKA,
EZ, EZ, EZ, EZ IRTEN, HAU EZ BAITA ITAKA!
IRTEN, IRTEN, IRTEN, KANPORA, DORDOKA MAITEA,
GU ZURE LAGUNAK GARA ETA LASAI EGON ZAITEA,
ATERA ILUNTASUNETIK DORDOKA MAITEA,
NORA IRITSI NAHI DUZUN NAHI DUGU JAKITEA.
GURE DORDOKATXOA, IZU ETA SARKORRA,
KOLPEZ ERANZTEN HASI DA BERE KONKORRA
HARA-HARA, BURU BAT, HORRA-HORRA
HARA-HARA, BI ESKU, HORRA-HORRA
EZKUTALEKU HARTURIK DORDOKATXO BATEN MASKORRA,
GERLATIK IHESI DATOR NESKA KOXKORRA.
IRTEN, IRTEN IRTEN, KANPORA, AI GURE SORGINA
EUSKAL HERRIAK GOXATU DEZAN ZURE SORTERRI MINA,
ATERA ILUNTASUNETIK ERANTZI IKARA
GUK LAGUNDUKO DIZUGU IRISTEN ITAKARA.
TIPI-TAPA, KORRIKA! – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.