Diskoa: Kui kui
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Komunikazio-interakzioa Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Lo-kantak eta magaleko jolasak Paisaiaren osagaiak: ibaiak, itsasoak, mendiak, habitatak, ekosistemak...
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2021
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 03:01 min
Gako-hitzak: itsasoa maitasuna lo kanta
Itsasoa lairo dago
Izar xuriz mila dago iparretik hegoraino. Nik zu zaitut maiteago ilargiak gaua baino!
Itsasoa laino dago Baionako barraraino. Nik zu zaitut maiteago txoriak bere umeak baino!
Lo egizu, egizu lo, deskantsuan bihar artio. Nik zu zaitut maiteago gau beltzean loa baino!
Aita gutaz oroit dago lainopean gaueraino. Nik zu zaitut maiteago arraintxoek ura baino!
Orain haurra hor lo dago; lo egizu aingerutxo. Nik zu zaitut maiteago zure aitak nihaur baino!
Afaria suan dago, bero beroa sarridino. Nik zu zaitut maiteago egur onak sua baino!
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.