Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Itsu bizi naiz

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Zentzumenak

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 02:02 min

Gako-hitzak: itsua

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ITSU BIZI NAIZ

Hau da, hau!

Hau da, hau!

Egunez ere gau,

egunez ere gau.

Hau da, hau!

Hau da, hau!

 

Itsu bizi naiz,

itsu, jaio nintzenetik,

zuk ikusten duzuna

ez dut ikusten nik.

Hemen nabil galdezka

zergatik, zergatik,

neure bi begietan

ez dudan argirik.
 

Argirik ez da pizten

nire begietan

eta ikusi nahi dut

dena koloretan.

Ezinezkoa dela

badakit benetan,

baina ezin naiz bizi

ni beti penetan.

 

Makila txuri batek

kax-kax nau gidatzen,

maite nautenek ere

didate laguntzen,

Ez da erraza,

baina ari naiz ikasten,

begiz ezin dudana

bihotzez ikusten.

 

Hau da, hau!...

Letra: Joxan Ormazabal    Musika: Imanol Urbieta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia