Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Itxaropenaren seme-alabak

abestiaren irudia

Diskoa: Piratak

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Piratak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2008

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:12 min

Gako-hitzak: pirata nostalgia piraten bizitza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ITXAROPENAREN SEME-ALABAK

Pirata jaio nintzen, pirata hilen naiz,

munduari bira eman izan diot maiz.

Urakanek sekula ez naute izutu,

marrazoen artean dut nabigatu.

 

Lagunak egin ditut sei kontinenteetan,

hamaika arraza, hamaika mintzairatan.

Tarteka-marteka galdurik, gose, larri...

Gutti zuenak asko eman dit sarri.

 

Egoistak ere badira, (e)ta ez ahantzi:

arrain handia arrain ttipia irentsi.

Gehien duenak gehiago nahi du, arraio!

Besteoi hor konpon eta aio, Pelaio!

 

Gora munduko piratak, gora Patakon!

Daukanari kendu (e)ta ez daukanari emon!

Urre eta harribitxiak banatuta,

lasai bizi naiz erretreta hartuta, zahartuta...

 

Eta orain, itsasargi ttipi batean bizi naiz,

kataloxa luzetik zeruertzari begira,

pirata galduen bila.

 

Tarteka-marteka heltzen dira gose, larri...

paperezko ontzietan.

Itxaropenaren seme-alabak dira.

Uretarantz begira ematen dut eguna, bai,

eta, ilunabarra sartzean,

dorrearen argia piztuta lokartzen naiz.

Noizbait, inon, argi keinukaria ikustean,

pentsa pirata zahar hau dagoela han,

ametsetan.

PIRATAK - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia