Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Izan gure lagun

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 2

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Lagunak Elkartasuna Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Alex Sardui

Urtea: 2022

Diskoetxea: BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA

Iraupena: 05:29 min

Gako-hitzak: laguna gaitasuna arraroa señe

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IZAN GURE LAGUN

 
Ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun
elkar ezagutu dezagun
 
Ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun
badugu aski gaitasun.
Diagnosi arraroa izan arren o_o_so arruntak gara gu
jolastea maite dugu guk ere amets handiak ditugu.
 
Ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun
gure ahotsa ere entzun
ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun
hurbil sentitu zaitzagun.
Eskuz esku señe bakoitza, señe guztien nahia bete arte
borobilean, herrian, lekua dago ume guztientzat.
 
Ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun
geroa ez dago hain urrun
ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun
bidea egin dezagun.
Ez badute gertatzen zaigu_u_na ikertu nahi elkarrekin biziz
ikas dezagun bakoitzari behar duena goxo ematen.
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Onintza Enbeita Maguregi
Ahotsa: Alex Sardui
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Gure Nahia eta Gure Señeak Elkarteak

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia