Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Izan nahi duguna - Euskal Eskola Publikoa

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak

Azpigaiak: Euskara: Eskolen eta ikastolen jaiak

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 2026

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:31 min

Gako-hitzak: Euskal Eskola Publikoa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IZAN NAHI DUGUNA

Ehunak sortu,

sareak lotu,

elkar ehundu,

ehunduz errotu.

Eman diezaiogun

elkarri eskua

sare honek badu

denontzat lekua.

 

Ikasi, bizi,

jolastu euskeraz

goazen amestu

dugunera hegaz.

Balorez balore

forma ta kolore

udaberri anitz

baten mila lore.

 

SAREAK EHUNDUTA

EUSKARA SARETUZ

ETORKIZUNERAKO

BIDEAK EDERTU.

ESKOLA PUBLIKOA

ETA EUSKALDUNA

IZAN GAITEZEN

IZAN NAHI DUGUNA

 

Ez zarete zuek

denok gara gu

fobiarik bako

mundua eredu.

Berdinen arteko

hartu-emanak

eraiki nahiari

gaude emanak.

 

Gutako bakoitzak

osatzen du mapa

mugak apurtuko

dira tipi-tapa

Pertsona libreen

sarea, ehuna

hobea izan dadin

etorkizuna.

 

 

SAREAK EHUNDUTA

EUSKARA SARETUZ

ETORKIZUNERAKO

BIDEAK EDERTU.

ESKOLA PUBLIKOA

ETA EUSKALDUNA

IZAN GAITEZEN

IZAN NAHI DUGUNA

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia