Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Izarren hautsa

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Balioak Identitatea

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:46 min

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

IZARREN HAUTSA

Izarren hautsa egun batean

bilakatu zen bizigai,

hauts hartatikan uste gabean

noizbait ginaden gu ernai.

Eta horrela bizitzen gera

sortuz ta sortuz gure aukera

atsedenik hartu gabe:

lana eginaz goaz aurrera

kate horretan denok batera

gogorki loturik gaude.

 

Gizonak badu inguru latz bat

menperatzeko premia,

burruka hortan bizi da eta

hori du bere egia.

Ekin ta ekin bilatzen ditu,

saiatze hortan ezin gelditu,

jakintza eta argia:

bide ilunak nekez aurkitu,

lege berriak noizbait erditu,

hortan jokatuz bizia.

 

Gizonen lana jakintza dugu

ezagutuz aldatzea,

naturarekin bat izan eta

harremanetan sartzea.

Eta indarrak ongi errotuz

gure sustraiak lurrari lotuz

bertalikan irautea:

ezaren gudaz baietza sortuz,

ukazioa legetzat hartuz,

beti aurrera joatea.

 

Ez dadukanak ongi ohi daki

eukitzea zein den ona,

bere premiak bete nahian

beti bizi da gizona.

Gu ere zerbait bagera eta

gauden tokitik hemendik bertan

saia gaitezen ikusten:

amets eroak baztertuz bertan,

sasi zikinak behingoz erreta,

bide on bat aukeratzen.

 

Gu sortu ginen enbor beretik

sortuko dira besteak,

borroka hortan iraungo duten

zuhaitz ardaxka gazteak.

Beren aukeren jabe eraikiz,

ta erortzean berriro jaikiz,

ibiltzen joanen direnak:

gertakizunen indar ta argiz,

gure ametsak arrazoi garbiz,

egiztatuko dutenak.

Musika Mikel Laboa     Hitzak: Xabier Lete

Mikel Laboa

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia