Diskoa: Aireportuan
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputz-lengoaia Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Aurreiritzi eta estereotipo gabeko gorputzen adierazpena Emozioak eta sentimenduak Identitatea Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua Gorputzaren irudia eta kontrola
Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx
Urtea: 2022
Diskoetxea: Algara
Iraupena: 02:43 min
Gako-hitzak: pozik triste askatu gorputza
IZASKUN
Ilgorak bezalako
irrifarra duzu,
kopetilun zerbaitek
jartzen al zaitu zu?
Begietatik ez zaizu
irteten erreka,
zenbat ur-zurrunbilo
dauzkazu gordeta?
Enborra bezain sendo
da nire gorputza,
halere batzuetan
sentitzen naiz hutsa.
IZASKUN, IZASKUN,
POZAREN ISLADA
ERAKUSTEN DUZUNA
BAKARRIK AL ZARA?
Trumoia modukoa
da zure ahotsa,
non gordetzen dituzu
mina eta lotsa?
Oso azkarra zara
haize fina nola,
sekula ez al duzu
askatzen kontrola?
Bero-beroa naiz ni
eguzkian gisan,
baina inork ezin du
perfektua izan.
IZASKUN, IZASKUN,
POZAREN ISLADA
ERAKUSTEN DUZUNA
BAKARRIK AL ZARA?
IZASKUN, IZASKUN,
ASKA ZAITEZ LASAI,
POZIK MAITE ZAITUGU
TA TRISTE ERE BAI.
IZASKUN!
Potx eta Lotx
Letra: Maider Arregi
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.