Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Jaio nintzenekoa

abestiaren irudia

Diskoa: Patata, patata

Eremuak: Harmonian Hazten Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea Literatura

Azpigaiak: Familia-ereduak Segurtasun afektiboa Biografia eta autobiografia

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2004

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:55 min

Gako-hitzak: adopzioa jaio

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

JAIO NINTZENEKOA

Kontaidazue berriro ere

ni jaio nintzenekoa,

gau izartsuan aztoraturik

esnatu zinetenekoa.

Telefonoz ahots batek esan zuen:

"jaio da zuen haurtxoa”.

Urduri, pozez zoratzen,

joan zineten aireportura.

Hegazkinez bidaia luzea egin

(e)ta iritsi zineten nigana.

 

Kontaidazue berriro ere

ni jaio nintzenekoa

lehendabizikoz zuen altzoan

hartu ninduzuenekoa.

Zuen sabeletik atera ez arren

zuek gaxatu ninduzuen

taka-taka oinez (e)ta hizketan

poliki ikasi nuen.

Ordudanik handituz e)ta haziz noa

eta berdin gure maitasuna. 

PATATA PATATA – PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia