Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Jaxinto Bustiblai

abestiaren irudia

Diskoa: Makarroiak

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten

Gaiak: Aisialdia Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Gurpil gaineko kirolak: txirrindularitza, skatea, patinak, kotxeak, motoak... Balioak

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx / Takolo, Pirritx eta Porrotx

Urtea: 1997

Diskoetxea: Matxinsalto

Iraupena: 03:06 min

Gako-hitzak: azkena txirrindularia alai

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

JAXINTO BUSTIBLAI

Lasterketa hasi da

eta badoa tropela

bizkor, txirrindulariek

nahi dute txapela

bat berandu atera da

ta motel motela

eskuz agur eginez

honela.

 

Mendatea iritsi da,

a ze izerdia

mingaina kanpora eta

altxa ipurdia

batek bizikleta utzi,

perretxiko bila

nor izango ote da mutila?

 

Jaxinto, Jaxinto,

Jaxinto Bustiblai

Beti azkena

eta beti alai! (ber.)

 

Helmugan sprint bizia

hortzak estututa

laguna irrifarrez

sorpresa bat du ta

jendea busti du

ustekabean hartuta

bere ur potoa astinduta.

 

Sari bakarra,

Jaxintok izan du nekea

hala ere pozik dago,

lortu du berea,

helburu politena

badauka betea,

bere lema ongi pasatzea

 

Jaxinto, Jaxinto,

Jaxinto Bustiblai

Beti azkena

eta beti alai! (ber.)

    MAKARROIAK - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia